XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sofistikatuagoa zen eta australopitekoenarekin konparatuz beste dieta bat zutela pentsa daiteke.

Homo habilis izena 1964.ean hartu zen espezie honentzat.

Mary Leakey-k Australopithecus robustus baten garezur hautsia topatu zuen Olduvai-ko arroilean 1959.ean.

Garezurra datatu zutenean, duela 1,75 milioi urtekoa zela jakin zen, eta lurralde hartan aurkitutako harrizko tresna asko ere garai beretsukoa zen.

Hirurogeita hamargarreneko hamarkadaren hasieran gorputzez hain handia ez zen eta garunez handiagoa zen hominido baten garezur eta garezur atzeko hezur batzuk topatu zirenean, Louis Leakey eta beste ikerlari batzuek tresna haien egilea izaki hura zela proposatu zuten.

Horregatik deitzen zaio gizaki trebea.

Inork ez du ukatzen Homo habilis zutik zebilenik.

Pelbis eta femurraren anatomiak hori adierazten zuen, baina eskuko hezurrek giza ezaugarri moderno asko bazituzten ere, apur bat kurbaturik zeuden barnerantz.

Homo habilisek heltzeko esku indartsua zeukala iradokitzen dute hezurrek; txinpantze edo gorila emearen antzekoa.

Zuhaitzetan ibiltzeko ongi prestatutako eskua zen eta zuhaitz-bizimoduko iraganaren arrastotzat har daiteke.

ZEIN ZEN HOMO HABILIS HOMINIDOA?

Homo habilisek zazpi izen desberdin ere izan ditu.

Nondik zetorren?

Seguru ez dakigu ezer, bere eboluzio-zuhaitzaren mosaiko osoa eraikitzeko oraindik piezak faltan ditugulako.

Hala ere, australopitekoekiko desberdintasun handiak zituela esan dezakegu.

Garun-bolumen handiagokoa zen, harrizko tresnak egiten zituen, garuneko areak garatuagoak zituen, burua tenteago zeukan (...).